Europako Interreg SUDOE eta POCTEFA programen inguruko online informazio-saioa bihar egingo da, doakoa da, eta izena eman behar da
Nafarroak Bruselan duen Ordezkaritzak Europako Interreg SUDOE eta POCTEFA programek Nafarroarako eskaintzen dituzten finantzaketa-aukerei buruzko online mintegia antolatu du, eta bihar, ostirala, urriak 28, egingo da 11:00etatik 12:30era. Doakoa izango da, baina aurretik izena eman behar da.