Europako Batzordeak 2023rako lan-programa onartu du gaur. Programa ausarta da, Europako herritarren egunerokoari eragiten dioten egungo krisiei aurre egiteko, eta, aldi berean, abian den eraldaketa ekologikoa eta digitala areagotzeko, gure Europar Batasuna erresilienteagoa izan dadin
Ildo horretan, Batzordeak norbanakoei eta enpresei lagundu nahi die, dela energiaren prezioak murriztuz, dela gure industria-lehiakortasunerako eta gure elikadura-segurtasunerako funtsezkoak diren hornidurak bermatuz, dela gure merkatu-ekonomia soziala indartuz.
Batzordearen lan-programa horrek 43 legegintza-ekimen berri ditu, von der Leyen lehendakariaren orientabide politikoen sei anbizio handien esparrukoak denak ere, eta oinarri ditu bai Batasunaren 2022ko egoerari buruzko hitzaldia eta bai asmoen gutuna.