Morant ministroa eta Chivite lehendakaria tresna horren aurkezpen publikoan izan dira, Foru Komunitatea Europako erreferente izan dadin esparru horretan
Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak (2021-2025), I+G+B politikak planifikatzeko eta koordinatzeko funtsezko tresna, 2.800 milioi euro inguru mobilizatuko ditu indarrean dagoen bitartean, ekimen publikoaren eta pribatuaren artean, Foru Komunitatea Europako erreferente izan dadin esparru horretan, zientziaren, industriaren, gizartearen eta administrazioaren arteko loturaren bidez.