Edateko ura, ur grisen saneamendua, elektrizitatea eta internet zerbitzuak izateko obrak egingo dira hondartzarako eta informazio-punturako
Nagoreko Angordoi hondartzan eta informazio-puntuan edateko ura, ur grisen saneamendua, elektrizitatea eta internet izateko egokitzapen-lanak hasi dira. Jarduerarako 121.600 euro jarriko ditu Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak, eta iturriak eta argiak nahiz udako denboraldirako Angordoi hondartzan komonak jartzeko balioko du. Lanak abenduan amaitzea aurreikusten da.