Europako Batzordeak jakinarazpen berrikusia onetsi du ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatu laguntzei buruzko arauen gainean («2022ko I+G+b esparrua»). Bertan, estatu kideek enpresei I+G+b jardueretarako estatu laguntzak emateko arauak ezartzen dira, lehiarako baldintza ekitatiboak bermatuz. 2022ko I+G+b esparrua urriaren 19an jarri zen indarrean. Esparru horrek EBren helburu estrategikoei laguntzen die trantsizio ekologikoari eta digitalari dagokienez
Lehia politikaren arduradun den Margrethe Vestager lehendakariorde exekutiboak honako hau adierazi du: «Gaur onetsitako estatu laguntzen esparru berrikusiak erraztu eginen die estatu kideei ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzak ematea, baita enpresa txiki eta ertainen artean ere, eta, aldi berean, zainduko du lehiaren faltsutzeak ahalik eta gutxien izan daitezen. Gure arauetan egindako aldaketa espezifikoek Europako trantsizio ekologikoa eta digitala babestuko dituzte, abangoardiako berrikuntzan eta ikerketan eta saiakuntza eta esperimentazio azpiegituretan inbertsio publiko-pribatua erraztuko baitute».