Duela gutxi, Europako Batzordeak proposamen gehigarriak iragarri ditu energiaren prezio altuen aurka borrokatzeko eta horniduraren segurtasuna bermatzeko, baita energiaren sektorea digitalizatzeko neurriak ere, energia berriztagarrien eraginkortasuna eta integrazioa hobetzeko
Ildo horretan, Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak Energia Zabaltzeko eta Sentsibilizatzeko VI. Jardunaldiak antolatu ditu.
2030erako Nafarroako Energia Planaren barruan, ia azaro osoan, online hitzaldi batzuk eginen dira energia kontsumoarekin lotutako hainbat gairi buruz. Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: jabeen erkidegoetako autokontsumoa, mugikortasun elektrikoa, etxean energia aurreztea, elektrizitatearen faktura nola murriztu, edo autokontsumo energetikoa.
Jardueren programa: URR. 24 – Autokontsumorako instalazioak.
Hizlaria: Mayda de Pablo (ENERTRADE) 17:00-18:30. Online
URR. 25 – Elektrizitatea biltegiratzea.
Hizlaria: Xabier Barón (SIGCOOP) 17:00-18:30. Online
URR. 26 – Energia kudeatzailea: funtzioak eta auditoretzak.
Hizlaria: Mayda de Pablo (ENERTRADE) 17:00-18:30. Online
URR. 27 – Auto elektrikoa.
Hizlaria: Ramón Lakuntza 17:00-18:30. Online
URR. 28 – Mikrogenerazio elektrikoa, autokontsumoko erosketa kolektiboak.
Hizlaria: Borja Barredo (SOM ENERGÍA) 17:00-18:30. Online
AZA. 2 – Deszifratu elektrizitatearen eta gasaren faktura.
Hizlaria: TEDER agentzia 11:00-12:30. Tokia: NAPI
AZA. 2 – Etxean energia aurreztea.
Hizlaria: Sergio Echarte, Nafarroako Erdialdea garapen partzuergokoa. 19:00-20:30. Tokia: Artaxoako liburutegia
AZA. 3 – Energia komunitateak: alderdi tekniko eta juridikoak, eta herritarren parte-hartzea.
Hizlaria: Ko-Energia (goizez) 11:30-14:00. Tokia: NAPI
AZA. 3 – Energia komunitateak: alderdi tekniko eta juridikoak, eta herritarren parte-hartzea
Hizlaria: Ko-Energia (arratsaldez) 17:00-19:30. Tokia: NAPI
AZA. 4 – Energia komunitateak: negozio ereduak, eta alderdi ekonomiko eta finantzarioak.
Parte-hartzaileak: Anel (Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresak), Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Fiare banka etikoa, Triodos Bank eta Garraldako Udala. 17:00-19:00. Tokia: NAPI
Formularioan, urriaren 24tik azaroaren 4ra bitartean eginen diren saioak ikusiko dituzu.