Batzordeak larrialdiko erregelamendu berri bat proposatu zuen, EBko gasaren prezio handiei aurre egiteko eta neguko horniduraren segurtasuna bermatzeko. Horretarako, gasa batera erosiko da, TTFren gasaren burtsan prezioak mugatzeko mekanismoak finkatuko dira, azpiegituren erabilera gardenari eta estatu kideen arteko elkartasunari buruzko neurri berriak ezarriko dira, eta etengabeko ahaleginak eginen dira gas eskaria murrizteko

Erregelamendua elementu nagusi hauez osatuta dago:

– EBren eskari agregatua eta gasaren baterako erosketa

– Sustapena GNLren erreferentzia prezio berriak ezartzeko, beranduenez 2023ko martxoan

– Estatu kideen arteko elkartasun arauak, hornidura-eskasia dagoenean automatikoki aplikatzeko

Gehiago irakurri