Batzordeak proposatu zuen EBko azpiegitura kritikoen erresilientzia indartzea. Kontseiluaren gomendio proposamenaren oinarria da azpiegitura kritiko erresilienteetarako bost puntuko plana. Plan hori Von der Leyen presidenteak aurkeztu zuen Europako Parlamentuan, urriaren 5ean

Gomendioaren helburua da azpiegitura kritikoak babesteko lana maximizatzea eta bizkortzea, lehentasunezko hiru eremutan: prestakuntza, erantzuna eta nazioarteko lankidetza. Horretarako, aurreikusitakoaren arabera, Batzordea laguntzaile eta koordinatzaile arituko da prestakuntza eta erantzuna hobetzeko egungo mehatxurik garrantzitsuenen aurrean, eta lankidetza indartua izanen da estatu kideen artean eta inguruko hirugarren herrialdeekin. Lehentasuna eman behar zaie energiaren, azpiegitura digitalaren, garraioaren eta espazioaren funtsezko sektoreei.

Gehiago irakurri