Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak lan-eskaintzen eta praktiken berri emateko tresna erabilgarri bat jarri du herritarren eskura, EBko Profesionalak plataformaren bidez. Eskaintza berrien alerta-sistema astero eguneratzen da, eta bertan erregistratzen ahal zara, edo, bestela, lanpostu hutsen bilatzailea erabili. Bilatzaile horrek aukera ematen du kategoria, erakunde, intereseko sektore, herrialde/leku eta lanpostu hutsen motaren arabera iragazteko
Gainera, astero kontsulta dezakezu EBko erakundeetan lanean edo praktiketan aritzeko eskaintzen buletina.