Batzordeak asteartean argitaratu zuen DiscoverEUren udazkeneko deialdia. Deialdi horri esker, 35 000 gaztek tren bonu bat jasoko dute, Europa eta haren kultura aberastasuna ezagutzeko

Erasmus+ programaren herrialdeetako eskatzaileei ireki zaie deialdia, gaurko eguerdiko 12:00etatik urriaren 25eko 12:00etara bitartean. Bidaia bonu bat lortzeko, gonbita egiten da hautagaitzak Gazteriaren Europako Atarian aurkezteko eta bost galdera –gehi berdinketak hausteko beste bat – dituen galde-sorta bati erantzuteko. Hautaketako galde-sortari behar bezala erantzun diotenek, betiere 2004ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean jaio badira, Europan barna bidaiatzen ahalko dute, gehienez ere 30 egunez, 2023ko martxoaren 1etik 2024ko otsailaren 29ra bitartean.

Gehiago irakurri