Ursula von der Leyen presidenteak Batasunaren 2022ko egoerari buruzko hitzaldian egindako iragarkiaren ondorioz, Batzordeak gaur onetsi du 2023a Gaitasunen Europako Urtea izateko proposamena
Trantsizio ekologiko eta digital bikoitza aukera berriak sortzen ari da EBko pertsonentzat eta ekonomiarentzat. Gaitasun egokiak izateak aukera ematen die pertsonei lan merkatuko aldaketak arrakastaz gainditzeko eta gizartean eta demokrazian bete-betean parte hartzeko. Horrek bermatuko du inor ez dela atzean geratuko, eta susperraldi ekonomikoa, bai eta trantsizio ekologiko eta digital bikoitza ere, bidezkoa eta ekitatiboa izanen dela gizarte mailan. Eskatzen diren gaitasunak dituzten langileak egotea lagungarria da hazkunde jasangarrirako, berrikuntza handiagoa dakar eta enpresen lehiakortasuna hobetzen du