Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiako Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak elkarrekin egindako ekimena da, gazteek gai publikoetan parte har dezaten bultzatzeko

“Lagun gaua” antzezlana jardunbide egokitzat jo du Gazteentzako Informazio eta Aholkularitzako Europako Agentziak (ERYICA). Ekimena sustatu dute Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak, elkarlanean. Aintzatespen honen bidez, erakundearen The Good Practice Booklet katalogoan sartu dute antzezlana. Europako hainbat eskualdetan gazteentzat egindako ekintzak biltzen ditu katalogo horrek.

Gehiago irakurri