Europako Errendimendu Handiko Informatikako Enpresa Amankomunak (EuroHPC enpresa amankomuna) atzo iragarri zuen sei zentro hautatu dituela Europako lehen ordenagailu kuantikoak izateko. Zentro horiek Txekian, Alemanian, Espainian, Frantzian, Italian eta Polonian daude
Aurreikusitako guztizko inbertsioa 100 milioi eurotik gorakoa da; zenbateko horren erdia EBk ordainduko du, eta beste erdia, aldiz, EuroHPC Enpresa Amankomunean parte hartzen duten hamazazpi herrialdeek. Ordenagailuak Europako zer tokitan dauden alde batera utzita, ikertzaileek eta interesa duten beste profesional batzuek Europako punta-puntako teknologiari esker sortutako sei ordenagailu kuantiko horiek erabiltzen ahalko dituzte.