20 edizioa Bruselan egingo da urriaren 10etik 13ra
Nafarroako Gobernuak, urriaren 10etik 13ra, Bruselan parte hartuko du Eskualdeen eta hirien Europako Astearen 20. edizioko zazpi ekitalditan. Oraingoan, Europar Batasun kohesionatuagoa izateko erronkak jorratuko dituzte. Hitzaldi eta mahai-lanetan izango dira Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko eta Herritarren Harremanetarako eta Garapen Ekonomikoko Departamentuetako ordezkariak.