Batzordeak erabilera bakarreko plastikoei buruzko zuzentarauaren aplikazioa bizkortzeko eskatu du, plastikozko produktu jakin batzuek ingurumenean eta giza osasunean duten eragina murrizteko. Belgikak, Danimarkak, Estoniak, Irlandak, Frantziak, Kroaziak, Letoniak, Poloniak, Portugalek, Esloveniak eta Finlandiak ez dizkiote Batzordeari jakinarazi zuzentarauaren erabateko transposizioa bermatzeko behar diren neurriak

Hori dela eta, 2022ko urtarrilean, Batzordeak arau-hausteengatiko prozedurak hasi zituen, eta, lehen urrats gisa, epatzeko gutunak igorri zizkien zuzentaraua zuzenbide nazionalean guztiz txertatu ez zuten hamasei estatu kideri. Hamasei kasu horietatik, bat (Espainiakoa)  arau-hausteengatiko prozeduren uztaileko sortaren esparruan artxibatu zen, eta beste lau (Zipre, Lituania, Luxenburgo eta Eslovakiakoak) gaur artxibatu dira, dagoeneko beharrezko neurriak hartu baitituzte. Beste bi kasutan (Txekia eta Malta), jakinarazitako neurriak aztertzeke daude.

Gehiago irakurri