Madrilen bisita amaitzean, Reynders komisarioak honako hau adierazi du:

“Bira bat egiten ari naiz Europako hiriburuetatik, Batzordeak urtero argitaratzen dituen zuzenbide estatuari buruzko txosten nazionalak aurkezteko. Bisita hau bira horren parte izan da. Nire bisitaren helburu nagusietako bat zen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia ez berritzeko arazoari ekitea. 2018tik ebazteke dagoen gaia da, eta, tamalez, ondorioak ditu Espainiako justiziaren funtzionamendu egokian. Gure iritzia da Espainiak lehenbailehen berritu behar duela Kontseilua. Beharrezko berritze horren ondoren, kideak izendatzeko sistema Europako araudira egokitzeko prozesuari ekin behar zaio”.

Gehiago jakiteko