MSCA4Ukraine programa Batzordeak finantzatzen du, Marie Skłodowska-Curie ekintzen bidez
MSCA4Ucrania programak 25 milioi euroko aurrekontua du, guztira, eta doktoregaientzako eta doktoratu ondoko ikertzaileentzako bekak eskainiko ditu.
Arrisku egoeran dauden ikertzaileei laguntzen dien partzuergo batek gauzatuko du programa hori, eta aukera emanen die estatu kideetako eta Horizonte Europari lotutako herrialdeetako erakunde akademikoei eta ez-akademikoei ikertzaile horiek hartzeko sei hilabetetik bi urtera bitarteko aldian. Programaren helburua da goi mailako zientzialariei laguntzea beren lanarekin jarrai dezaten edozein ikerketa eta berrikuntza eremutan, baldintza bikainetan, eta prestakuntza jasotzeko eta lanbidea eta gaitasunak garatzeko aukerak ematea. Programaren helburua da, halaber, ikertzaile horiek Ukrainan berriz integratzea, egoerak horretarako aukera ematen duenean, herrialdearen ikerketa eta berrikuntza gaitasuna berreraikitzeko.