Euskarabideak bultzatutako programa honen seigarren edizioa Baluarten ospatuko da urriaren 13 eta 14an
2021ean proiektu hau (Sarean euskaraz 2018: Digital Culture Day in Basque) Europako Kontseiluaren praktika egokien Gidan barne hartu zen gutxiengoen hizkuntzak sustatze aldera; eta aurten, 2022, Espainiako Gobernuaren Kultura eta Kirol Ministerioaren bidez finantzatutako proiektu digitalen arteko bat izan da.
Joan den irailaren 26an, Hizkuntzen Europako Egunaren ospakizuna dela-eta, aurtengoa Gazteriaren Europako Urtea izanik, programa Ollo Kontseilariaren eskutik aurkeztu zen Bruselako ekitaldi instituzional batean, ko-antolatzaileak izanik Hizkuntzen Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarea hala nola eskualde europar ezberdinetako gobernuak, kasu, Nafarroako Gobernua. ‘Sarean euskaraz’ ekitaldia digitalizazioa eta gazteria esparruak barne hartzen dituen praktika egoki modura aurkeztu zen.