Next Generation EU funtsen hartzaileak goi-tentsioko lineen titularrak izango dira
Nafarroako Gobernuak, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 1.306.676 euroko laguntzen deialdia egin du Nafarroan goi-tentsioko linea elektrikoak 2022, 2023 eta 2024 ekitaldietan egokitzeko eta, modu horretan, hegazti-faunaren talka eta elektrokuzioa saihesteko. Aipatu diru-laguntzak Next Generation EU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan ezartzen dira.