Helburua da elikagai katearen ekoizleen zuzeneko salmenta sustatzea eta Nafarroako landa eremuetako ekonomia hobetzea

Gainera, erantsi du, “aurreproiektu hau elikagai osasuntsu, eskuragarri eta jasangarriak bermatzeko, klima aldaketari aurre egiteko lehen mailako sektorearen ekarpena hobetzeko, ingurumena babesteko eta bidezko etekin ekonomiko bat edota nekazaritzaren lehiakortasuna bermatzeko neurrietan oinarritutako Baserritik Mahaira estrategia europarrarekin guztiz lerrokatuta dagoela”.

Baliozkotu dadin Nafarroako Kontseilura igorriko den arau berriak, 2010eko nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenekin lotutako produktuen zuzeneko salmenta arautzeko Foru Araua hala nola bere garapen araudia indargabetuko ditu, “bere eraginkortasun mugatua kontuan hartuta” eta orduz geroztik “elikagaien ekoizpen eta merkaturatze sistemetan, EBren garapen jasangarriarekiko konpromisoetan eta gizartearen eskari berrietan” gertatu diren aurrerapenak gogoan izanik, testu berriaren atarian xedatuari jarraiki.

Gehiago irakurri