CEIN International Growth&ScaleUp erakundeak programa intentsibo batean parte hartzeko 10 pertsona hautatuko ditu, erakundearen nazioarteko hazkunde- edo eskalatze-plana prestatzeko
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bitartez, Growth&ScaleUp ekintzailetza-programaren lehen deialdia ireki du, startupetako sortzaile eta zuzendarientzat, nazioarteko merkatuetan zabaltzea bultzatzearren. Zehazki, enpresa teknologikoetan, digitaletan edo itun berdeari lotutakoetan oinarritzen da programa.