Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari buruzko urteko lehen konferentzia egin zen atzo Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzaren egoitzan. Bertan, planaren lehen urtearen balantzea egin zen, eta planak Espainiako eraldaketa berdea, digitala eta erresilientea bizkortzeko eskaintzen dituen aukerak aztertu ziren.

María Ángeles Benítez Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzako zuzendariak ireki zuen ekitaldia: “Europako Batzordeko lehendakariak Europar Batasunaren egoerari buruz eman berri duen hitzaldian azpimarratu duenez, NextGenerationEU tresna garrantzitsua da egonkortzeko eta suspertzeko. Egungo egoeran, are premiazkoagoa da ahaleginak batzea eta bizkortzea, NextGenerationEUk bere eraldaketa ahalmen guztia heda dezan. Suspertze Planari buruzko urteko lehen ekitaldi hori aukera paregabea izan da Espainian egindako bidearen balantzea egiteko administrazioekin, gizarte eragileekin, enpresekin eta gizarte zibilarekin batera, eta, horrela, zeregin horretan aurrera egiten jarraitzeko urrats sendoagoekin”.

Gehiago irakurri