Europako hizkuntza aniztasunaren sentsibilizazioaren esparruan, non 200 hizkuntza baino gehiago aurki baititzakegu, Europako Kontseiluak Hizkuntzen Europako Eguna ospatzen du irailaren 26an, hizkuntza aberastasuna Europar Batasunaren funtsezko printzipioetako bat dela nabarmentzeko.

Ospakizun hori dela eta, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea Bruselan egingo den ekitaldi instituzional batean parte hartuko dute, Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarrak (NPLD)  antolatuta, eta Hego Tirol, Bretainia, Trentino edo Frisiako proiektuen aurkezpenekin batera, Sarean Euskaraz proiektua aurkeztuko dute. Nafarroako Gobernua NPLD sareko eskubide osoko kidea da 2010. urteaz geroztik.