Batzordeak Zibererresilientzia Lege berriaren proposamena aurkeztu zuen atzo, kontsumitzaileak eta enpresak babesteko segurtasun ezaugarri desegokiak dituzten produktuetatik
Mota horretako lehen legeria da EBn, eta zibersegurtasuneko nahitaezko betekizunak gehitzen ditu elementu digitalak dituzten produktuentzat, haien balio bizitza osorako. Ursula von der Leyen lehendakariak iragarri zuen legea 2021eko irailean, Europar Batasunaren egoerari buruz eman zuen hitzaldian. Legearen oinarri dira EBren 2020ko Zibersegurtasun Estrategia eta Segurtasunaren Batasun baterako EBren 2020ko Estrategia, eta helburu izanen du ziurtatzea produktu digitalak, hala nola hari gabekoak eta kable bidezkoak eta programa informatikoak, seguruagoak direla EB osoko kontsumitzaileentzat.