‘Artzaintza suaren kontra’ izenarekin, Nafarroan gertatutako kasu zehatzak erakusten dira bideo batzuetan; kasu horietan, sua aziendarentzako elikagai izandako larreetan geratu zen

Kanpainak LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren laguntza du, Klima Aldaketara egokitzeko Nafarroako Gobernuaren estrategia integratua, abeltzaintza estentsiboa sustatzen duen lurralde bat basoko suteak zabaltzearen aurrean erresistenteagoa delako, biodibertsitate handiagoa duelako eta aldaketara hobeto egokituta dagoelako. Duela gutxi, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuak bat egin zuen abeltzaintza estentsiboaren aldeko manifestuarekin; hau da, ekimen hispaniar-lusitaniarra, Mertolako Ondarearen Defentsarako Elkarteak (ADPM) koordinatzen duena. Dagoeneko LIFE programako 10 proiektu europar batu dira horretara.

Gehiago irakurri