EBko herrialde guztietako bigarren hezkuntzako ikastetxeek dagoeneko izena eman dezakete Europako Batzordearen urteko Juvenes Translatores itzulpen lehiaketan. Aurten, lehiakideek «Europako gazteak» gaiari buruzko testuak itzuliko dituzte

Batzordeko Itzulpen Zuzendaritza Nagusiak urtero antolatzen du Juvenes Translatores («itzultzaile gazteak» latinez) lehiaketa, 2007az geroztik. Lehiaketa horrek ikastetxeetan hizkuntzak ikastea sustatzen du, eta gazteei aukera ematen die itzulpengintza profesionala zer den jakiteko. Bigarren hezkuntzako hamazazpi urteko ikasleentzat da, eta aldi berean egiten da Europar Batasuneko ikastetxe guztietan.

Lehiaketa inspirazio iturri izan da parte-hartzaile batzuentzat, eta unibertsitatean hizkuntzak ikastera eta itzultzaile profesional bihurtzera animatu ditu. Gainera, lehiaketak aukera paregabea eskaintzen du Europako hizkuntza aniztasun aberatsa nabarmentzeko.

Gehiago irakurri