EURegionsWeek-en 20. edizioa abiarazteko prest dago, Europaren kohesiorako erronka berriak lelopean.
Aurtengo programa hibridoak erakusketa birtual bat eta online eta aurrez aurreko saioak hartzen ditu barnean, honako helburu hauekin:
Trantsizio berdea
Lurralde kohesioa
Trantsizio digitala
Gazteen ahalduntzea
EB osoko eta EBtik kanpoko 1.000 hizlarik baino gehiagok hitz eginen dute hitzaldi interaktiboetan, zeinek 386 ordu hartuko baitituzte guztira 4 egunetan zehar. Horrez gain, 80 bideoklipek baino gehiagok proiektu zehatzei buruzko istorioak eta testigantzak erakutsiko dituzte.