Batzordeak erabaki du erregistroan inskribatzea Europako herritar ekimen bat, izenburu hau duena: «Tabakorik gabeko ingurunea eta hemendik 2030era bitartean tabakorik gabeko lehen belaunaldi europarra lortzeko deialdia».

Ekimen horren antolatzaileek Batzordeari eskatu diote lege proposamenak egin ditzala tabakoarekiko adikzioak belaunaldi berriak ez harrapatzeko, tabakoarekin lotutako ingurumen arriskuen aurka egiteko eta, oro har, tabakismoaren aurka jarduteko.

Batzordearen ustez, Europako herritar ekimen hori juridikoki onargarria da, eskatutako baldintzak betetzen dituelako. Fase honetan, Batzordeak ez du oraindik aztertu proposatutako ekimenaren funtsa. Gaurko inskripzioaren ondoren, sustatzaileek sei hilabete dituzte sinadurak biltzeko. Baldin eta urtebeteko epean Europako herritar ekimen batek gutxienez zazpi estatu kidetatik datozen milioi bat babes adierazpen jasotzen baditu, Batzordeak erreakzionatu behar du. Eskaera bideratzea edo ez bideratzea erabakitzen ahalko du, baina, nolanahi ere, erabakia arrazoitu beharko du.

Gehiago irakurri

“Tabakorik gabeko ingurunea” Europako Herritar Ekimenerako esteka