Burutza 2022ko uztailaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaituko da. Tentsio geopolitikoen garai honetan, txekiar burutzak bost esparrutan lan egin nahi du, bere leloak zehaztutako misioarekin: “Europa, gure zeregina”.

Txekiar Errepublikak lotura estua duten bost eremu hauek jorratuko ditu:

 

  1. Errefuxiatuen krisia kudeatzea eta Ukraina gerraren ondoren berregitea
  2. Energia-segurtasuna
  3. Europaren defentsa-gaitasunak eta ziberespazioaren segurtasuna indartzea
  4. Europako ekonomiaren erresilientzia estrategikoa
  5. Erakunde demokratikoen erresistentzia

Lehen eremua Ukraina da: errefuxiatuen krisiari emandako erantzuna eta gerraren ondoko berreraikuntza nabarmenduko dituzte. Bigarrena energia izanen da: lanean jarraituko da Errusiarekiko mendekotasun energetikoa hausteko eta EBko energia-iturriak dibertsifikatzen jarraitzeko. Hirugarren lehentasuna defentsa da, non Europar Batasunaren eta NATOren arteko harremanak protagonismo handiagoa hartuko duen, baita segurtasun zibernetikoak eta terrorismoaren aurkako borrokak ere. Ekonomiari dagokionez, merkataritza askeko akordioei emanen zaie lehentasuna, eta EBren eta Estatu Batuen arteko lankidetza indartuko da. Bosgarren zutabea demokrazia izanen da, non gizarte zibilak eta giza eskubideen babesak lekua izanen duten.

Europar Batasuneko Kontseiluaren txekiar burutzaren webgunerako esteka

Txekiar burutzaren programarako esteka

Txekiar burutzaren lehentasunetarako esteka