Next Generation funtsetatik datozen laguntzen 43 milioi horietatik, Nafarroako Gobernuak industriaren deskarbonizazio planak elaboratzeko laguntzak erantsi ditu, Europar Batasunak markatutako neutraltasun klimatikoaren helburuak lortzearren. Irujo kontseilariak esan bezala “funts propioen bidez garatuko dira, enpresei deskarbonizaziorako bere ibilbide-orria markatu ahal izateko aukera emanez”

Gainera, une honetan garatzeko bidean dago biogasaren agenda, epe laburrean industriaren deskarbonizazioa ekarriko duena, lehen sektoreko deskarbonizazioa bultzatuz. Horren harira, kontseilariak nabarmendu du “etorkizunean neurri hauek areagotzeko beharra, kontsumoa murriztu ahal izateko eta Europar Batasunak markatutako helburuak azkarrago lortzeko”.

Gehiago irakurri