Bi programak, jasangarritasunaren eta ekonomia berde eta zirkularraren eremuko startup eta proiektu-ideiak bilatzen dituztenak, CEINen GREEN ibilbide espezializatuan sartzen dira, zeina irailean inauguratuko baita

Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bidez, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak lehen deialdia egin du GREEN azeleratzailea eta GREEN ScaleUp programetarako. Lehenengoaren helburua da enplegua sustatzen eta enpresak sortzen laguntzea jasangarritasunaren eta ekonomia berde eta zirkularraren eremuan, eta bigarrenarena, berriz, gorantz doazen Nafarroako enpresei sektore horietan hazten eta eskalatzen laguntzea.

Programa hori REACT-EB funtsek finantzatzen dute, Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren barruan (NextGenerationEU programa).

Gehiago irakurri