Proiektua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bultzatu du, Estatuak gauzatuko du, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren eta Ureztatzaileen elkartearen funtsek finantzatuko dute

Gaur goizean Vianan sinatu da herriko ureztaketa modernizatzeko obrei hasiera emanen dien hitzarmena. Viana I Ureztatzaileen elkarteak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak sinatu dute testua, azken horrek Nekazaritzako Azpiegituren Estatuko Merkataritza Sozietatearen (SEIASA) bitartez.

Proiektua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bultzatu du, eta 6,4 milioiko inbertsioaren % 80 finantzatuko da Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez. Gainera, Ministerioak iragarri du 400 milioi euro gehiago emanen direla, Ureztaketako PERTEren eranskin baten bidez. Funts horien bidez, ureztaketen eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko planean aipatzen diren ureztaketak modernizatzeko inbertsioak indartuko dira.

Gehiago irakurri