Espainiak 274,9 milioi euro gehiago jaso ditu 2022ko REACT-EB  tartetik. Baliabide horiek Espainiako eskualdeen susperraldi ekonomikoa bultzatuko dute, langileei eta enplegu eskatzaileei trantsizio digitalerako eta ekologikorako beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzen lagunduko diete, eta gizarte-sistemetarako sarbidea eta horien funtzionamendua hobetuko dituzte.

137 milioi euro gehitu zaizkio Espainiako Pertsona Behartsuenendako Laguntzen Funtsaren programa operatiboari, elikadura-laguntza eta laguntza-neurriak emateko talde ahulenei, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren herrialde horretatik ihes egin dutenak barne.

Gehiago irakurri