Joan den uztailaren 29an, Batzordeak bigarren ordainketa, 12.000 milioi eurokoa, ordaindu zion Espainiari, itzuli beharrik gabeko finantza-laguntza gisa (aurrefinantzaketa kenduta), Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren (SEM) esparruan. Batzordeak SEMaren esparruan egindako ordainketak errendimenduan oinarritzen dira, eta Espainiak Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Planean deskribatutako inbertsioak eta erreformak gauzatzearen mende daude
Espainiako Suspertze eta Erresilientzia Plan Orokorra 69.500 milioi euroko dirulaguntzekin finantzatuko da. Estatu kideei egiten zaizkien ordainketen zenbatekoak suspertze eta erresilientzia adierazleen taulan argitaratzen dira. Taula horretan, SEMa eta banakako suspertze eta erresilientzia planak aplikatuta egiten diren aurrerapenak erakusten dira. Galderen eta erantzunen dokumentu honetan, informazio gehiago dago SEMaren esparruan ordainketa eskatzeko prozesuari buruz.