Proiektuak arlo hauetakoak dira: kultura, hezkuntza, gazteria, kirola, eleaniztasuna eta egungo erronka sozialak
Hautatutako proposamenen artean daude, kulturaren esparruan, Kantauri Gazia eta Maddi izeneko proiektuak; Nafarroa da bi horien buru, eta bakoitzak 30.000 euroko dirulaguntza jaso du. Egungo erronka sozialen atalean, Bizi-Connect eta Ikertu Nahien proiektuek 22.662 eta 29.960 euroko dirulaguntzak jaso dituzte, hurrenez hurren. Eta kirolaren arloan, Berdin Rugby proiektuak 28.000 euro jasoko ditu.