47 entitatek jaso dute laguntza Nafarroako Kirolaren Institutuaren bidez. Hauek dira garrantzitsuenak: Iruñeko Tenis Kluba, Nafarroako Atletismo Federazioa, Larraina kirol zelaia, Nafarroako Saskibaloi Federazioa eta Nafarroako Euskal Pilota Federakuntza
Nafarroako Gobernuak Nafarroako kirol-entitateen eraldaketa digitala sustatzen du, Europako REACT-EB funtsetatik jasotako 400.000 euroko laguntza-lerroaren bidez. Dirulaguntza horren onuradun izan dira 47 kirol-federazio eta -klub, eta, guztira, 74 digitalizazio-proiektu finantzatu dira.