Europar Batasunak Errusiatik datorren gasaren horniduran beste murrizketa batzuei aurre egin beharko die agian; izan ere, kremlina arma gisa erabiltzen ari da bere gasaren esportazioak, eta horniduraren murrizketak gure estatu kideen ia erdiei eragin die dagoeneko

Horregatik, uztailaren 20an, Batzordeak legegintza-tresna berri bat eta Gas Eskaria Murrizteko Europako Plana proposatu zituen, Europan gas kontsumoa % 15 murrizteko asmoz hurrengo udaberrira arte. Kontsumitzaile guztiek, administrazio publikoek, familiek, eraikin publikoen jabeek, elektrizitatearen hornitzaileek eta industriak gasa aurrezteko neurriak har ditzakete, eta hartu egin behar dituzte. Batzordeak hornidura dibertsifikatzeari buruzko lanak ere bizkortuko ditu, gasa batera erostea barne, EBk gasaren ordezko hornidurak lortzeko aukera indartzeko.

Gehiago irakurri