EBko hogeita zazpi estatu kideetako ordezkari iraunkorrek Kontseiluaren negoziazio-agindua onartu dute gaur, Ukrainatik etorritako pertsonak hartzen dituzten herrialde eta eskualdeei laguntza gehigarria emateko, bai eta Errusiaren erasoak eragindako ondorio ekonomiko kaltegarriei aurre egiteko ere

Lege-proposamenak, «FAST-CARE (laguntza malgua lurraldeentzat )» izenekoak, xedapen berriak gehitzen ditu, kohesio-politiketan egiten diren inbertsioen malgutasuna eta eraginkortasuna hobetzeko. Neurriek pertsonetan oinarritutako planteamendu bat aplikatzen dute, eta % 30 eman beharko zaie tokiko agintariei eta gizarte zibileko erakundeei, errefuxiatuen gastuak zati batean estaltzeko; izan ere, horiek migrazio-presioaren lehen lerroan daude, tokiko komunitateekin lankidetzan.

Gehiago irakurri