Euskararen Nafar Institutuak parte hartu du Galizia, Euskadi, Katalunia, Balear Uharte eta Valentziako gobernuekin hizkuntza-politikaren arloan sinatutako lankidetza-protokoloaren jarraipen-batzordean

Bileran honako hauek ere aztertu ziren: Europar Batasunak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetarako duen hizkuntza-politikari buruz Europako Parlamentuak prestatuko duen hurrengo txostena egiteko prozesua; Hizkuntza Ofizialen Kontseilua eta Bulegoa; Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna (CELRM); hizkuntza ofizial horietan idatzitako liburuen baterako argitalpena, eta Europako erakundeen jakinarazpenen itzulpena. Azkenik, 2022rako lan-planaz eta hurrengo bilerarako data ezartzeaz ere mintzatu ziren, bai eta Estatuko Errealitate Eleaniztuna Sustatzeko Sariaz ere: hautagaitzak (enpresak zein pertsonak) aztertu ziren.

Gehiago irakurri