2022ko abuztuaren 31ra arte (12:00, Bruselako ordua), Batzordearen Blue Book programarako hautagaitza aurkez dezakezu: aukera paregabea da EBko erakundeetan lan esperientzia zoragarria izateko
Jakingarriak
Europako Batzordeak bere Blue Book praktiken urteko bigarren deialdian parte hartzeko epea ireki berri du. Praktikak 5 hilabetez eginen dira, 2023ko martxoaren 1etik uztailaren 31ra bitartean.
Lanaldi osoko praktikak dira, eta ordainsaria hilean 1.252,68 €-koa da (2022ko datuak). Batzordearen zuzendaritza nagusi, zerbitzu edo agentzia exekutiboren batean eginen dira.
Aurreko deialdietan bezala, praktikak EBko beste erakunde, organismo eta agentzia deszentralizatu batzuetan ere egitea eska dezakezu.
Hautatua izanez gero, zure praktikak batez ere Bruselan eginen dituzu. Hala ere, Luxenburgon edo Batasuneko beste hiri batzuetan ere egiten ahalko dituzu, helmugako erakundearen edo zerbitzuaren arabera.