2016tik, Euroeskualdeak Akitania Berrian, Euskadin edo Nafarroan ikasten duten ikasleei eta doktoregaiei laguntzen die mugikortasuna hiru lurraldeetako batean egin dezaten

Euroeskualdeko bekak aukera ematen die ikasleei beren prestakuntza aberasteko esperientzia akademiko baten bidez; esperientzia horri esker, hobeki ulertuko dute mugaz gaindiko espazioa eta aukera izanen dute kulturarteko trebetasunak eskuratzeko. Azken batean, helburua da lurralde kideen artean mugikortasuna sustatzea, Euroeskualdearen sentimendua indartzeko, hurbileko nazioartekotzearen filosofiari helduta.

Ikasleek eskabideak aurkezteko epea joan den uztailaren 1ean ireki zen, eta urriaren 1ean amaituko da. Ondoren, ebazpena emanen da, 2022ko azaroan, hain zuzen. Doktoregaien kasuan, mugikortasun-bekaren eskabideak urte osoan aurkez daitezke.

Kontsultatu oinarriak, ikasleentzako gida eta informazio gehiago hemen