Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 31n bukatuko da

Eskubide Sozialetako Departamentuak laguntzen deialdi bat argitaratu du, 1.492.000 eurokoa, helburu duena oinarrizko gizarte zerbitzuen titularrak diren toki erakundeek sistema informatikoaren euskarri fisikoko elementuak erostea, hala nola ekipo eramangarriak, monitoreak, tabletak, esku libreko telefonoak, wifi eramangarriak edo wifi antenak, besteak beste. Eskaerak esteka honetan egin daitezke, eta aurkezteko epea uztailaren 31n amaituko da.

Dirulaguntza hori “Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak indartzea – Gaitasunak indartzea” proiektuaren parte da. Proiektu horretarako 3.040.000 euro bideratu dira; horrekin, bi jarduketa finantzatuko dira: batetik, oinarrizko gizarte zerbitzuen digitalizazioa eta eraldaketa teknologikoa eta, bestetik, Nafarroako gizarte zerbitzuen sistemako talde profesionalen trebakuntza. Bigarren deialdia 2023an egitea aurreikusten da, eta software-sistemarekin lotutako elementuak diruz laguntzeko izanen da, hala nola ofimatikako programak, sinadura biometrikoko programak edo bideokonferentzia bidezko arreta-programak, besteak beste.

Era berean, deialdi hau Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Planaren barruan dago, eta Next Generation EB Europako funtsen Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoaren funtsak jasotzen ditu.

Gehiago irakurri