Europar Batasunaren gaineko Aferetarako Konferentziaren osoko bilkuran, Ollo kontseilariak eskatu du presidentetza-aldi horretan zehar txerta daitezela mugaz gaindiko eremuei buruzko lan-ildoak

Kontseilaria pozik agertu da Iruña aukeratu delako bilera hori egiteko, eta, gainera, bileran eskatu du 2023ko bigarren seihilekoan izanen den EBko presidentetza-aldian txerta dadila “mugaz gaindiko eremuak bultzatzeko politika bat”.

Aldez aurretik, Lehendakaritzaren Batzorde Antolatzaileak onartu egin zuen Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoekin eta tokiko agintariekin koordinatuta, ekitaldiak hartzeko proposatu zituen hirien zerrenda. Gaur jakinarazi den bezala, horien artean dago berdintasunari buruz Europako ministroek eginen duten topaketa, 2023ko azaroaren 24an eta 25ean izanen dena Iruñean.

Gehiago irakurri