Ciriza kontseilariak jakinarazi du zein izan diren Next Generation EB funtsekin finantzatutako deialdi honen erakunde onuradunak. Deialdiaren bidez, horniduraren berme hobea emanen zaie 44.500 pertsona baino gehiagori eta ur galerak murriztuko dira
20.000 biztanletik beherako 41 udalerrik eta kontzejuk 3,1 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte, ur-bilketak, banaketa-sareak, andelak eta edateko ura arazteko instalazioak hobetzeko eta berritzeko obrak egiteko, helburua izanda hornidura sistemetan ur galerak murriztea, kontsumoa aurreztea eta horniduraren bermea handitzea.