Proiektuaren helburua da nazioarteko talentua erakartzea Nafarroara, eta Europar Batasunak –COFUND deialdiaren bidez– eta Foru Gobernuak finantzatzen dute

Programaren guztizko aurrekontua 2,6 milioi eurokoa da datozen bost urteetarako, eta Europar Batasunak eta Nafarroako Gobernuak finantzatuko dute erdi bana. Laguntzek 36.000 eurora arteko urteko soldata gordina hartzen dute barnean, Gizarte Segurantzaren enpresa kuotaren kostuak finantzatzeaz gain, baita zuzkidura gehigarri bat ere Nafarroara lekualdatu eta bertan kokatzeko, prestakuntza- eta mugikortasun-egonaldiak egiteko eta egin beharreko ikerketarekin lotutako beste gastu batzuk finantzatzeko.

Gehiago irakurri