EBren estatuko laguntzen arloko arauen arabera, Batzordeak Europaren interes komuna duen proiektu garrantzitsu bat onartu du («PIICE»), hidrogenoaren teknologiaren balio-katean ikerketa eta berrikuntza eta lehen industria-erabilera bultzatzeko. «PIICE Hy2Tech» izeneko proiektua hamabost estatu kidek prestatu eta batera jakinarazi dute: Alemania, Austria, Belgika, Txekiar Errepublika, Danimarka, Eslovakia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Italia, Herbehereak, Polonia eta Portugal.
Estatu kideek 5 400 milioi euro jarriko dituzte finantzaketa publiko gisa, eta espero da inbertsio pribatuetan 8 800 milioi euro gehiago desblokeatzea. PIICEren esparruan, estatu kide batean edo gehiagotan diharduten 35 enpresak, enpresa txiki eta ertainak (ETEak) eta gorantz doazenak barne, 41 proiektutan parte hartuko dute.