Europako Batzordeak, uztailaren 15ean, Batasuneko zuzenbidearen aplikazioaren kontrolari buruzko urteko txostena onartu zuen. Batzordeak 2021ean EB osoan herritarren eta enpresen eskubide eta askatasunen babesa bermatzeko hartutako betearazpen-neurriak azaltzen ditu txostenak. Batzordeak arau-hausteengatiko prozedurei buruzko erabakien ohiko multzoa ere argitaratu zuen.

Batzordea hurrengo urratsa egiten ari da EBko zuzenbidearen nagusitasuna dela-eta Poloniaren aurka gauzatzen ari den arau-hausteagatiko prozeduran; izan ere, Poloniako Konstituzio Auzitegiak nagusitasun hori ahuldu zuen. Batzordeak Hungaria ere jarri du Auzitegiaren aurrean bi arrazoiengatik: i) LGBTIQ pertsonen diskriminazioa, eta ii) bai komunikabideen askatasuna, bai Klubrádió-k irrati-maiztasunen espektroa erabiltzeko duen eskubidea murriztea. Aldi berean, Batzordeak bere ekintza judiziala gauzatzen jarraitzen du hamabost estatu kideren aurka, salatzaileak EBko zuzenbidearen arau-hausteetatik babesteko. EBko herritarren datu pertsonalak Batasun osoko arau zorrotzenen arabera babestuta daudela bermatzeko, Batzordeak irizpen arrazoitu bat igorri dio Esloveniari, ez baititu bete Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) araberako betebeharrak.

Gehiago irakurri