Batzordeak uztailaren 5ean argitaratu zuen 2022ko txostena, zientziaren, ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzei buruzkoa (SRIP, ingelesezko siglen arabera). Bertan, EBk berrikuntzaren arloan duen errendimendua aztertzen da munduko testuinguruan.
Azaltzen du nola lagundu dezaketen ikerketa- eta berrikuntza-politikek Europa integratzaile, jasangarri, lehiakor eta erresiliente bat eraikitzen, ikerketak eta berrikuntzak oparotasun-iturri eta aldaketaren katalizatzaile gisa duten funtsezko eginkizuna aprobetxatuta. Txostenak nabarmentzen du, halaber, koronabirusaren pandemiak eta Errusiak Ukraina inbaditu izanak eragina izan dutela Europak bere prestakuntza indartu dezan, erronka berri eta ustekabekoen aurrean azkar eta egoki erantzuteko asmoz.