Europako Erakundeen Espainiako egoitzan izan da gaur goizean bandera altxatzeko ekitaldia, Europar Batasuneko Kontseiluaren Txekiako presidentziaren hasieraren ohoretan, zeinak aurtengo abenduaren 31ra arte iraunen baitu.
Ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Alejandro Abellán Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioko Barne Merkatuko eta Europar Batasuneko beste politika batzuetako zuzendari nagusia, Ivan Jančárek Txekiar Errepublikaren Espainiako enbaxadorea, Jean-Michel Casa Frantziaren Espainiako enbaxadorea, Serhii Solovei Ukrainaren Espainiako enbaxadako lehen idazkaria, Lucas González Ojeda Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzako zuzendariondokoa, eta María Andrés Europako Parlamentuaren Espainiako Bulegoko zuzendaria.
Presidentzien erreleboa sinbolizatzeko, Frantziaren bandera jaitsi da, Frantzia izan baita Kontseiluko burua 2022ko ekainaren 30era arte, eta Txekiar Errepublikarena altxatu da, Beethovenen Alaitasunaren oda entzuten zen bitartean.