Europako Batzordeak abian jarri du ahotsa grabatzeko lehen plataforma, gazteei osorik eskainitakoa.

Gazteen Europako Urtea dela eta, batzordeak jatorri guztietako Europako gazteak gaitu nahi ditu Europaren etorkizunari forma eman diezaioten, etorkizun horri buruz duten ikuspegia argi eta garbi adieraziz. Enplegua, bakea eta segurtasuna, klima-aldaketa, hezkuntza, inklusioa edo osasun mentala bezalako gaiei buruz, gazteen ahotsak, ideiak eta asmoak entzun nahi ditugu.

Ez du axola gazteen ikuspegiak txikiak edo handiak izatea, arretaz entzunen dituzte haiei buruz hausnartzeko eta kontuan hartzeko etorkizuneko erabaki politikoetarako. 2022 Europako Gazteriaren Urtean zehar, grabatutako gaiak eta galderak jasoko dira aldizka, eta gazteekin zuzenean konektatuko dira haien kanalen bidez, eta eztabaidei hasiera emanen zaie zuzeneko iruzkinen eta ekitaldien bidez.

Aurten, bereziki azpimarratuko dira EBk gazteriaren arloan dituen programa eta ekimen guztiak, eta, horri esker, biztanleria-talde horren potentzial guztia garatzen ahalko da.

Bisita ezazu plataforma